"Inori, inon, inoiz ez"
Donostian hainbat lagun bildu dira indarkeria matxistaren aurkako manifestazioan.
alderdi guztietako ordezkariek erakunde adierazpen bateratu bat irakurri dute. Mota guztietako indarkeria kasuak gaitzetsi dituzte: fisikoak, psikologikoa, sexualak edo sinbolikoak. Era berean, sexismo modu normalizatuenak ere gaitzetsi dituzte: sexuen araberako rol estereotipatuak, edo bizitzaren esparru askotan emakumeak ikusgai ez egotea, besteak beste.
Emakumeen aurkako indarkeria gizartearen egituran oinarritzen dela adierazi dute, eta “arazo estruktural” bat denez, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko berdintasun politikak baliatzea ezinbestekoa da. Hala, pertsonen arteko harremanak errespetuan, autonomian eta berdintasunean oinarritu behar dutela aldarrikatu dute. Zentzu horretan, erakundeen ardura sozial eta politikoa onartu dute.
Indarkeria matxistaren aurkako egunean mobilizazioak izan dira Euskal Herri osoan. Donostian Koordinakunde Feministak manifestaziora deitu du gaur arratsaldean Inori, inon, inoiz ez lelopean, eta ehunka lagun elkartu dira protestan.
Udaletxean
Erlazionatutako edukiaUdala, emakumeenganako indarkeriaren aurka