Gaurko egunez duela 30 urte atxilotu zuten Altzan Mikel Zabalza
urtero hura gogoratzeko ekitaldi bat egin ohi dute. Aurten, ordea, memoria baino gehiago aldarrikatu dute. Haren atxiloketaren eta heriotzaren 30. urtemugan, aitortza eta erreparazioaren alde lan egiten ari den taldea sortu dute: Mikel Zabalza Herri Ekimena.
Donostiako Udalean EAJ-PNV, EH Bildu, Irabazi, ELA, LAB eta Kurpilen babesarekin mozio bat erregistratu dute hil honetan. Gaur udalbatzarrean mozioa onartzen badute Zabalzaren heriotza argitzen, biktima gisa onartua izan dadin eta senideei dagokien erreparazioa lortzen parte aktibo izatera konprometituko litzateke udala, Herri Ekimenaren egitasmoetan donostiarrei parte hartzera deitzearekin batera. Udal Langileen Batzordeak azaroko ohiko bilkuran Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimena eta mozioa bera babestu zituen.
Azaroan egitarau zabala antolatu dute Mikel Zabalzaren 30. urtemugaren harira. Gaur arratsaldean mahai-inguru bat egingo dute Tomasene Kultur Etxean, 19:00etan. Mahai-inguruan Paco Etxeberria antropologoak eta Iñigo Iruin abokatuak Mikel Zabalzaren kasuaren gaineko irakurketa egingo dute, Mariano Ferrer kazetariak gidaturik.
Mikel Zabalzaren auzian oinarrituta, Euskal Herrian torturak izan duen eraginari buruzko dokumentala ari dira egiten, Galdutako Objektuak izenburupean. Lana aurrera eramateko, 15.000 euro bildu nahi dituzte datozen berrogei egunetan. Aieteko Bakearen Etxean aurkeztu zuten egitasmoa, eta babes zabala jaso zuen.
Altzan ez dute Mikel Zabalza ahaztu. Donostiako autobus konpainiako autobus gidari orbaitzetarra auzoan atxilotu zuen Guardia Zibilak, Altzan zuen etxebizitzan, 1985eko azaroaren 26an. 30 urte igaro dira geroztik, eta
Erlazionatutako edukiaJustizia egitea nahi dute Zabalzaren auzokide eta lagunek