Laster Euskotreneko geltoki berria behar bezala izango dute auzotarrek.

Gauean zati handiena bota ostean, eguerdian honako itxura zuen inguruak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Loiolako Euskotreneko geltokiaren obrak aurrera doaz, oso pixkanaka bada ere. Trenbide zaharraren horma botatzen ari dira pausoz pauso, eta bart gauean zati handi bat eraitsi dute. Zehazki, uztaila bukaeran ekin zioten horma botatzeari, eta
horren berri eman zuen IRUTXULOKO HITZAk. Irailean, berriz, Eusko Jaurlaritzak geltokia eta ingurua berritzeko
lanak esleitu zituen. Hala, aldi baterako enpresa elkarte bati esleitu zioten obra zibila gauzatzeko kontratua, honako eraikuntza enpresek osatutakoa: Altuna y Uria, Comsa eta Moyua. Guztira, 9.193.706 euroko aurrekontua dute obrek, eta 18 hilabeteko epea jarri zuten lanak bukatzeko.
Hain zuzen ere, uztaila hasieran, trenbide zati berritik hasi ziren igarotzen trenak, eta behin behineko geltoki berri bat estreinatu zuten loiolatarrek.
2010ean hasi zituzten topoaren inguruko obrak, eta hainbat tirabira tarteko, oraindik ere lanak bukatzeko daude. Ondorioz, loiolatarrek hainbat protesta egin dituzte urteotan, lanak buka ditzaten eskatuz.

La Salle ikastetxearen ondoko zatia bota dute jada. (Argazkia: Estitxu Zabala)