Vicente Zaragueta hil da, Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko presidentea
Vicente Zaragueta hil da (Hernani, 1927-Donostia, 2015), Donostiako Aquarium kudeatzen duen Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko presidentea. Oso pertsona ezaguna zen Donostian, eta hainbat arlotan egin zuen bere ekarpena. Aieteko Bake Konferentziaren sustatzaileetako bat izan zen, besteak beste. Donostian 2013ko urrian egin zuten munduko alkateen bake konferentziako ohorezko patronatukide izendatu zuten.
Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko burua zen Aquiariumeko handitze lanak egin zituztenean, 1998. urtean. Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide ere bazen.
Zaragueta familiak ekarri oparoa utzi du hirian. Vicente Zaraguetaren aitona, Vicente Laffitte, ikertzaile ezagun bat izan zen, baita Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen sortzaileetako bat ere. Vicente Zaraguetaren osaba, berriz, Pedro Zaragueta, Donostiako alkate izan zen 1920 eta 1922. urteen artean.