Goizuetako taloak, barazki azoka , kantu jira eta hainbat jarduera prestatuko dituzte auzoan.

San Tomas eguna Ibaetan, artxiboko irudia. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Karlos Santa Maria plazan ospatuko dute
San Tomas jaia
Ibaetan. Egun bat lehenago ospatuko dute, igandean, hilaren 20an. Karlos Santa Maria plaza izango da jaiaren erdigunea – Lau Tximeneta frontoiaren plazan-. Goizetik (11:00etatik) eguerdira bitarte hainbat jarduera egingo dituzte auzotarrek.
Ibaetako Inauterietako konpartsak bigarren eskuko azoka bat irekiko du, Antigua Luberri Institutuko gelako ikasle batzuek gozoak eta esku langintzak erakutsiko dituzte.
Goizuetako taloak eta barazki azoka bat ere izango dira Ibaetan. Eguerdian, 12:00etan, kantu jira egingo dute. Ondoren, 12:30ean,
Musikanaiz eskolakoek tailer bat emango dute.
Haurrentzako
puzgarriak ere jarriko dituzte, eta 13:00etan haurrentzat egingo duten
truke azoka irekiko dute. Jostailuak, kromoak, liburuak eta askotariko objektuak trukatzeko aukera izango dute haurrek.
Beste auzoetan ere San Tomas eguna ospatuko dute.