Josu Artetxe plazan egun osoko egitaraua prestatuko dute larunbaterako.
San Tomas eguna Larratxon.
Altzania kultur elkarteak antolatuta,
San Tomas eguna ospatuko dute Larratxon. Larunbat honetan ospatuko dute, hilaren 19an. Goizean, 10:00etatik hasita, musikarekin girotuko dute Josu Artetxe plaza. Txistorrarekin asetuko dute gosea, eta sagardoarekin bustiko dituzte eztarriak. Artisauen produktuak eta animaliak ere izango dira ikusgai. Gainera, zozketak egingo dituzte. Bazkaria ere egingo dute, 15:00etan. Txartelak 12 euroren truke eskura daitezke ohiko tabernatan. Zuzeneko musika ere ez da faltako Larratxoko santomasetan.
Nonguayaz eta
Zarata taldeen kontzertuak hasiko dira 20:00etan. Egun berezia izan dadin, haur eta helduak baserritarrez jantzita etortzera animatu nahi dituzte.