EAJ eta PSE-EE geratu dira bigarren eta hirugarren postuan, Espainiako Gorteetarako hauteskundeentan.

Hauteskundeetako boto txartelak, gutun azalen barruan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, Ahal Dugu izan da Donostian boto gehien jaso dituen alderdia, EAJ eta PSE-EEren aurretik. Hain zuzen ere, 27.478 boto jaso ditu more koloreko alderdiak. Gainontzeko alderdiak honela geratu dira: EAJ, 22.890; PSE-EE, 15.062; PP, 14.812; EH Bildu, 14.476; Ciudadanos, 6.348; eta Orain Batera, 3.296.
Partehartzeari dagokionean, nahiko handia izan da, abstentzioa %27’32 izan baita (2011n, %30 izan zen abstentzioa).
Gipuzkoa osoan ere Ahal Dugu izan da alderdi indartsuena.
2011n Amaiur izan zen garailea
Aurreko Espainiako hauteskundeetan, 2011n, Amaiur izan zen hirian boto gehien jaso zituen hautagaitza; zehazki, ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak osatutako koalizioak 24.435 boto jaso zituen. Gainera, bederatzi auzotan boto gehien jaso zituen koalizio abertzaleak (
auzotako emaitzak hemen). Bere atzetik geratu zen PSE-EE, 24.184 botorekin. IRUTXULOKO HITZAk hauteskunde emaitzen berri eman zuen orduan ere (
hemen emaitza guztiak). Orduko hartan, gainera, PSE-EEren boto beherakada
izan zen albiste.
Udal hauteskundeak izan dira orain arteko azkenak donostiarrentzat, joan den maiatzean; eta ordukoan, EAJ izan zen Donostian boto gehien jaso zituen alderdia.