Dbus-eko bederatzi linea iritsiko dira autobus geltoki berrira
44-Gipuzkoa Plaza-Atotxa eta 45-Atotxa-Antigua linea berriak sortuko dituzte, eta beste hainbatetan aldaketak egongo dira.
Bi linea berri
Linea berriei dagokienez, Gipuzkoa Plaza-Atotxa (44 linea) otsailaren 6tik aurrera egongo da funtzionamenduan, autobus geltoki berria erabiltzaileentzako abian jartzen duten egun berean. Linea berri honek Gipuzkoa Plaza eta Atotxa lotuko ditu, Askatasun hiribide eta Okendo plazatik igaroz. Maiztasuna 20 minutukoa izango da. Beste linea berria, berriz, Atotxa-Antigua (45 linea) astebete beranduago jarriko da martxan, urtarrilaren 25ean. Atotxatik unibertsitaterainoko bidea egingo du, Antigua eta Erdialdetik pasaz. Hau ere 20 minuturo irtengo da. Beste lineatan aldaketa eta hobekuntzak egingo dituzte:- Gros-Amara-Miramon (17 linea), orain arte, Anoetaraino iristen zen. Bada, aldaketarekin, Miramoneraino igoko da, eta ospitaletik ere igaroko da. “Hala, lortzen dugu Atotxako erabiltzaileek ospitale eta Miramon ingurura zuzenean joateko aukera ematea, eta alderantziz”, azaldu du Gonzalezek.
- Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza (31 linea) Nafarroa hiribidetik pasako da, eta Intxaurrondoko bizilagunei Groseko anbulategira joateko aukera emango die.
- Rodil-Zorroaga (37 linea): ibilbidea aldatuko du, eta Aldunaenetik joango da (NANa eta Pasaportea egiten den eraikinarekin lotuz).
- Martutene-Egia-Gros (41 linea): zuzenean Loiolako Erriberara joan beharrean, Urumea ibaitik jarraituko du (Aldunaenetik). Horrela, Egia eta Grosen arteko lotura zuzena ere egongo da.
- Igeldo (16 linea), San Roke-Aldakonea (36 linea) eta Rodil-Zorroaga (37 linea) lineen irteera gehiago egongo dira larunbat gauetan: 22:00etatik 24:00etara.
- Gros-Intxaurrondo (8 linea), Egia-Intxaurrondo (9 linea) eta Intxaurrondo Hegoa (29 linea) maiztasun handiagoa izango dute jaiegun goizetan.
- Altza-Buenavista (13 linea) maiztasun handiagoa izango du jaiegunetan: 60 minututik 30 minutura.