Klub txuri-urdineko hainbat taldetan lan egin du donostiarrak, 2004tik.
Juan Carlos Samaniego ‘Tximist’, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Juan Carlos Samaniego
Tximist hil da bart gauean, 54 urte zituela. Realeko arlo teknikoko kidea izan da, prestatzaile fisiko lanetan aritu baita 2004tik, klubeko hainbat taldetan, 2013-14 denboraldian gizonezkoen lehen taldera iritsi zen arte.
Realak bere doluminak helarazi dizkio ohar baten bidez, harez senide eta lagunei. Realeko talde guztiek minutu bateko isilunea gordeko dute gaurko entrenamenduak hasi baino lehen. Aldi berean, asteburuko partiden aurretik ere minutu bateko isilunea gordeko dute bere omenez; gizonezkoen lehen taldeak Anoetan; eta harrobiak, Zubietan.