Autobus geltoki berriaren irekiera atzeratu dute, segurtasun arazoak direla eta
Pio XII.ren autobus geltokian jarraituko dute zerbitzua ematen, inaugurazio data berria zehaztu arte.
autobus geltoki berriaren azpiegitura berria ezagutu dute kazetariek. Itxuraz dena prest zegoela ikusi ahal izan dela azaldu du Goiak. Akats horiek konpondu arte ezingo dutela irekiko adierazi du.
Oraingoz ez dute inaugurazio data berririk eman: “Ezin dugu datarik eman. Ez dut uste datorren astean irekiko dugunik. Akatsak nola zuzendu aztertu behar da eta horren arabera erabakiko dugu inaugurazio data”. Erabaki politikoa hartu duela asumitzen duela esan du Goiak, eta autobus geltoki berria inaugurazioaren bezperan probatzea ez zaiola beranduegi dela iruditzen.
Suhiltzaileekin, mugikortasun eta hirigintza sailekin eta geltokiko lanen arduradunekin batera erabaki dute autobus geltokiaren irekiera atzeratzea.
Oraingoz, eta inaugurazio data berria zehaztu arte, autobus zerbitzuak Pio XII. ren plazako geltokian jarraituko du. Dbusen zerbitzuei ere eragingo die atzerapenak.
Atotxako autobus geltoki berriaren inaugurazioa biharko zegoen programatuta, baina atzeratu egingo dutela jakinarazi du gaur udal gobernuak. Larunbatean irekitzekoak ziren, baina oraingoz ez dute irekiko. Eneko Goia alkateak presazko agerraldi bat egin du gaur arratsaldean. Suhiltzaileen txosten batek eta Tecnalia enpresak atzo arratsaldean egindako proba batek eragin du atzerapena: “Autobus batek su hartuko balu, geltokia kez beteko litzateke, eta ez litzateke kea kanpora aterako. Simulakroek hala erakutsi dute”. Nabarmendu du segurtasun arazo honek soilik autobusen darsenei eragiten diela, eta ez autobus geltokiaren azpiegiturari.
Gaur bertan Pilar Arana Mugikortasun zinegotziarekin