Alfonbra gorritik desfilatu dute danborradek
San Sebastian inoiz baino goizago iritsi da Donostiara. Astelehen arratsaldean, lehen aldiz, Danborradari esker ona adierazteko ekitaldia egin dute San Telmo Museoko elizan. Haur eta helduen danborradetako ordezkariak bildu dira klaustroan, eta elizan egin diete harrera banan-bana, alfonbra gorritik igaro eta gero. Udal ordezkariak bertan izan dira, baita udal txistulari banda, Easo abesbatza eta Eskola dantza taldea ere. Madrilgo Jai Alai eta Argentinako Nekoetxeako danborradek ere hartu dute parte, diasporaren izenean. Egun bat falta da oraindik 24 orduko festari hasiera emateko, baina danborrak astintzen hasi dira hirian.