Aurrematrikulazioa garaia dela eta, Julen Etxeberria zuzendariarekin egon da IRUTXULOKO HITZA.
Ikastolaren Konkorreneako eraikinaren aurrean, marrazki ederra ikus daiteke. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Aurrematrikulazio garaia ireki dute hiriko eskolek, eta horietako batzuen ezaugarriak ezagutu nahi izan ditu IRUTXULOKO HITZAk. Egiako Aitor ikastolan izan gara, bertako zuzendariarekin: Julen Etxeberria (Urretxu, 1962). Euskarari garrantzia handia emanten dio Aitor ikastolak, eta Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako proiektuan parte hartuko du, esaterako, otsailaren 19tik 26ra. Egia Euskaraz batzordeak bultzadu du, auzoan euskaraz bizitzeko erronkarekin. Hala, hainbat lagunek eta eragilek astebeteko txandak egingo dituzte, eta eguneroko bizitza euskaraz egingo dute. Aitor ikastolak bere lekukoa guraso eta seigarren mailako ikasleekin beteko du, eta esperientzia polita izatea espero dute.
Hori eta gehiago azalduko dugu ostiraleko astekarian.