Autobus geltoki berriak ke proba gainditu du
Donostiako Udalak jakinarazi du Atotxako geltoki berriak gainditu duela ke proba, eta beraz, segurtasun neurri guztiak betetzen dituela. Probak egiten aritu ziren atzo suhiltzaileak, eta geltokiak aurreko proban zituen akatsak “egoki” konpondu direla ebatzi dute. “Irekitzeko ezinbestekoak dituen segurtasun neurriak betetzen ditu”.
Geltokia irekitzeko prest da beraz. Erabiltzaileei aldaketaren berri emandakoan, eta bulegoetako makinak tokiz aldatutakoan irekiera data jakinaraziko duela azaldu du Donostiako Udalak.
Hilaren 16an ziren irekitzekoak autobus geltokia, baina ke froga ez zuenez gainditu, irekiera atzeratu egin zuten. Hurrengo egunetan jakinaraziko dute inaugurazio data.
IRUTXULOKO HITZAk autobus geltokiaren leku aldaketak Egia eta Amara Berrin izango duen eragina aztertu du erreportaje batean, bertako tabernari, saltzaile eta auzotarren iritziak kontuan hartuta.
Erlazionatutako edukiaItxaron beharko du geltokiaren irekierak