Aieteko osasun etxearen eraikuntza proiektua osatzen hastea nahi du Lantxabek
bizilagunekin adostu zuen osasun etxearen kokapena, eta Eusko Jaurlaritzak aurtengo eta datorren urteko aurrekontuetan jaso du proiektua. Hori horrela izanik, Aieteko bizilagunen elkarte Lantxabe egitasmoaren jarraipena egiten ari da. Elkarteak jakinarazi duenez, bi urrats garrantzitsuren zain daude: Hirigintza Plan Berezia onartu behar du udal gobernuak eta Udalbatzak berretsi, aukeratutako kokalekua behar bezala arautzeko; eta osasun etxearen eraikuntza proiektua osatu behar du Eusko Jaurlaritzak.
Lantxaberen arabera, Eusko Jaurlaritza eraikuntza proiektua osatzen hasteko moduan dago, udalbatzarrean berretsi beharreko izapidearen zain egon gabe. Auzo elkarteak uste du denbora irabaziko litzatekeela horrela, aldarrikapen historikoa errealitate bilakatzeko bidean: “Pentsatzen dugu horrela egingo dutela. Hala ere, beharrezko kontsultak egingo ditugu eraikuntza proiektua osatzen ari direla ziurtatzeko, Plan Bereziaren onarpenaren zain egon gabe”.
Aieteko bizilagunen aspaldiko eskaera da auzoan bertan osasun etxe bat izatea. Gaur egun, Amarara edo Benta Berrira joan behar izaten dute auzotarrek, medikuen arreta jasotzeko. Udalak, azkenean,