Azpeitiarra jaiotzez, Igeldon bizi zen.
Kontxu Odriozola, Donostian. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Kontxu Odriozola aktorea hil da, 70 urte zituela. Goenkale telesailean 1994tik 2007ra Maria Luisa Galardi izan zen, eta pertsonaia horrek ezaguna egin zuen Euskal Herri osoan. Azpeitiarra jaiotzez, Antiguan bizi izan zen urte askoan, eta gero, Igeldon.
Twitterreko txio baten bidez eman du Eneko Olasagasti zuzendari donostiarrak Odriozolaren heriotzaren berri. Euskadi Irratian adierazi duenez, minbizia zuen aktoreak aspalditik.
Telebistan ere aurretik ere eginak zituen
Bai Horixe (1986) eta
Flamingo berria (1993). Antzerkian ere lan egin zuen, eta 1989an estreinatu eta arrakasta handia izan zuen
Ama begira zazu antzezlanean parte hartu zuen. Zineman ere aritu zen, euskaraz nahiz gaztelaniaz;
Urte berri on amona (2011) filmean, esaterako. Euskal Aktoreen Batasunak saritu egin zuen, 2008an.