Karlos I.aren lurrazpiko pasabidea estali egingo dute
Galdeketaren bidez 2.883 boto jaso zituzten.
Herri Partaidetza sailak 15.000 liburuxka bidali zizkien Madril hiribideak eta Errondo pasealekuak mugatzen duten aldeko auzotarrei, aukeretako baten alde egin zezaten. Guztira 2.883 boto jaso zituzten. Oinezkoentzako lurpeko pasabidea estaltzearen alde bozkatu zuen %65ak; eta bizikletentzako aparkaleku bat jartzearen aldeko botoa eman zuen %35ak.
Galdeketa ez zen loteslea izan, baina Aranak adierazi duenez, erabakia hartzen lagundu du: “botoen aldea parekatuagoa izan balitz zailagoa izango litzateke, baina herritarren nahia agerian geratu da, beraz, pasabidea estaltzea erabaki dugu”.
Pasabidea estali eta ingurua urbanizatuta espazio zabalago bat lortuko dutela uste du Aranak, eta oinezkoen irisgarritasuna ere asko hobetuko dela esan du. Bizikletei dagokionez, “beste tokiren bat” bilatu beharko dutela adierazi du Aranak.
Udal ordezkariak ez du zehaztu noiz hasiko dituzten pasabidea ixteko lanak.
Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak baieztatu du albistea: amaratarren iritziak kontuan hartuta, Karlos I.aren lurrazpiko pasabidean ez dute bizikletentzako aparkalekurik egingo; estali egingo dute.
Azaroaren amaieran