"Guretzako jada ez zuen zentzurik"
Karlos I.aren etorbideko lurrazpiko pasabidea ixteko hartu duen erabakiarekin. Iñaki Olasagasti auzo elkarteko presidenteak adierazi dio IRUTXULOKO HITZAri elkarteko kide guztiak zeudela gune hori ixtearen alde: “Hiriko puntu beltzen mapa egin zenean, Emakumeen Etxean izan ginen, eta pasabidea puntu beltz gisa identifikatu genuen. Desagertu beharreko pasabidea izan da beti gure ustez”.
Karlos I.aren etorbideko berritze lanen ondorioz, jada ez da beharrezkoa lurpetik joatea alde batetik bestera pasatzeko, orain oinezkoentzako zebrabideak baitaude errepidean: “Guretzako jada ez zuen zentzurik”. Bertan bizikletentzako aparkalekua egiteko proiektua ez dutela inoiz begi onez ikusi azaldu du Olasagastik. Berritze lanen ondoren, Karlos I.aren etorbidearen ingurua “oso polita” geratu dela uste du, eta pixkanaka ingurua biziberritu egingo dela.
Amara Berri auzo elkartea pozik dago udal gobernuak