Garbera merkataritza gunea handituko dute
Urtebete igaro daiteke izapide guztiak egin aurretik.
.050 milioi euro gastatzen dira hiriko saltokietan. Donostialdeko eta Oarsoaldeko erosleak nabarmendu dituzte. Hauek 250 milioi euro gastatzen baitituzte urtean, hau da, salmenten %24a.
Produktuari dagokionez, erosketen erdia baino gehiago (%54a) bi alorretan egiten dira: gastronomian eta arropa, oinetako eta osagarrietan.
Udal ordezkarien esanetan, merkataritak “pisu handia” du hirian eta Donostia erosketa leku gisa erreferente bihurtu da dagoeneko. Baina era berean, Baiona eta Nafarroako merkataritza eskaintzak lehia handia egin dezakeela uste dute.
Horregatik erabaki dute Garbera handitzea eta bertako eskaintza zabaltzea. Gascok azaldu duenez, kafetegi gunea aldatuko dute, eta hiriko markak merkataritza gunera erakartzen saiatuko dira.
Bestalde, Garbera handitzea hiriko saltoki txikien garapenarekin bateragarria dela esan du Goiak: “hitzarmen honen bidez merkataritza gune handien eta saltoki txikien arteko oreka bermatuko dugu”. Izan ere, hitzarmenak 400.000 euroko ekarpena aurreikusten du, batez ere, Garbera inguruan, hau da, Altzan eta Intxaurrondon dauden saltokiei laguntzeko.
Garbera handitzeko hitzarmen onartu badute ere, administrazio izapideak egin behar ditu orain udalak. Zabaltzea egin aurretik urtebete igaro daitekeela aurreikusi dute.
Donostiako Udalak eta Garberak merkataritza gunea handitzeko hitzarmena onartu dute. Hala, saltoki gunea 25.000 metro karratutan handituko dute. Egungo eraikinaren aurrealdera handituko dute, aparkalekuari lekua hartuz. Era berean, hiru solairuko aparkaleku bat egingo dute autoentzako.
Eneko Goia alkateak eta Ernesto Gasco alkateorde eta Merkataritza zinegotziak eman dute erabakiaren berri. Pozik agertu dira hitzarmenarekin: “baldin eta Donostia merkataritza eredu izatea nahi badugu, instalazioak berritu behar ditugu, betiere, azken joerak kontuan hartuta”, esan du Goiak.
Azken joera horiek ezagutzeko azterketa bat egin du udalak. Hala, urtean 1