Uliako parkea babesteko sinadurak biltzen hasi dira
auzo elkarteko hainbat kidek argi adierazi zuten ez zutela inolako hirigintza proiekturik onartuko; Udal gobernuaren erabakiari aurre egiteko prest agertu dira.
Euren iragarpenak betez, Uliako parkea babesteko kanpaina bat jarri dute abian. Sinadurak biltzen hasi dira Change.org plataformaren bitartez. Bestalde, Facebook bidez ere babes eskaera zabaldu eta kanpainaren berri ematen hasi dira.
Auzo elkarteko kideen arabera, Uliako ingurumen ondarea ezagutaraztearekin batera, herritarren babesa lortu nahi dute, lorategietan etxebizitzarik eraiki ez dadin.
Uliako lorategietan bertan, etxebizitzak egitea aurreikusi duten gunean bildu da IRUTXULOKO HITZA hainbat uliatarrekin. Ostiraleko papereko edizioan proiektuaren xehetasunak eta bizilagunen kezkak irakurtzeko aukera izango da.
Uliako parkean 70 apartamentu egin ahal izateko lehen urratsak egiten hasi da Donostiako Udala. Mintegietan etxebizitzak egiteko asmoa aspaldikoa da, eta urte luzez geldirik egon bada ere, mahai gainean dago berriro gaia.
Horrek uliatarren ezinegona piztu du eta euren kezka adierazi dute. Agerraldi baten bidez,