
Parkeko sarreraren eskuinaldeko lursail honetan egin nahi dituzte etxebizitzak. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Hirigintza proiektua abian jartzeko lehen urratsak egiten hasi orduko jo dute Uliako auzo elkarteko kideek udaletxera. Alderdi politiko guztiekin hitz egiten saiatu dira euren ezinegona adierazteko eta babesa eskatzeko;
ez dute inolako hirigintza proiekturik onartuko.
Gaur
goizean Miren Azkarate bigarren alkateordea izan da Uliako parkean. Leire Rodriguez auzo elkarteko kidearen arabera, argi eta garbi adierazi diote egoera eta ingurua bera ere erakutsi diote, ez baitzuen aurrez ezagutzen.
Rodriguezen arabera,
erantzun ona izan dute EAJko zinegotziaren aldetik; ulertu du bizilagunen ezinegona, eta gaia gainerako alderdikideen artean eztabaidatzeko borondatea erakutsi du Azkaratek,
baina ez die ezer agindu.
Bihar Martin Ibabe zinegotzi jeltzalea joango da Uliara. Lorategietan 70 apartamentu egiteko Plan Orokorraren aldaketa
datorren osteguneko udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Rodriguezek ez du uste prozesua gelditzea lortuko dutenik, baina proiektua paper gainean definitu aurretik, ondorio zuzenak izango lituzkeen gunea ezagutarazteko lanean jarraituko dutela berretsi du.
Herritarren
babesa lortzeko kanpaina bat ere jarri dute abian.