Uliako parkearen aldeko argazkia egingo dute datorren igandean
2.363 sinadura lortu dituzte astebetean.
lanean ari dira egoeraren berri eman eta herritarren babesa lortzeko. Hainbat udal ordezkari parkera joatea lortu dute, euren ezinegona adierazteko. Miren Azkarate, Martin Ibabe eta Enrique Ramosekin bildu dira, esaterako.
Sinadura bilketa bat ere jarri dute abian, eta astebetean 2.363 sinadura bildu dituzte Change.org plataformaren bitartez. Hala nahi duenak, sinatzeko eskuorriak ere eska ditzake parkean bertan, edo auzo elkartearen egoitzan (Ategorrieta 67 ).
Uliatarrak gustura daude jasotzen ari diren babesarekin, eta babes hori argazki baten bidez irudikatu nahi dute datorren igandean. Hala, igandean, otsailak 28, talde argazkia egingo dute Uliako parkean bertan, goizeko 10:30ean. Udal gobernuaren proiektuari “EZ” esan nahi diote horrela, eta parte hartzeko deia egin dute.
Uliako parkea babes zabala jasotzen ari da azken egunotan. Udal gobernuak bertako lorategietan 77 etxebizitza egiteko izapideak abian jarri zituztela jakin zutenean piztu ziren alarma guztiak.
Auzo elkarteko kideak eta Lore Baratzak proiektuko kideak