Gaur arratsaldean indartuko dira, eta igandea arte zaparrada indartsuak egongo dira. Haizeak ere gogor joko du, abisu horia eman dute.
Euria dela eta alerta laranja eman dute larunbaterako.
Euskalmetek iragarri duenaren arabera, gaur arratsaldean hasiko dira lehen zaparradak, eta igandea arte euria barra-barra egingo du. Gaur arratsaldean
zaparradak gero eta indar handiagoz hasiko dira, eta sarriago botako ditu eta gauean euria barra-barra egingo du. Egunaren amaieran
trumoi-ekaitza leher daiteke, txingorrarekin batera. Goizean haizeak hegoaldetik joko du, arratsaldetik aurrera mendebal edo ipar-mendebaldera aldatuz joango da. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.
Larunbatean hodeiek zerua estaliko dute, eta euria etengabe eta barra-barra egingo du, batez ere arratsaldetik aurrera. Ekaitzak lehertuko dira ziurrenik, txingorrarekin batera. Iparraldeko haizea zakar ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez, maximoak nabarmen edo asko jaitsiko dira.
Haize ufada gogorrak direla eta adi egoteko eskatu dute. Abisu horia eman dute larunbaterako.