Lilatoiko zure argazkiak bidali eta eskuratu sari eder bat!
Irutxuloko Hitza
27. Lilatoian parte hartuko duzu? Zuen argazkiekin irudi bilduma bat osatu nahi dugu! Bidali Lilatoiko zure argazkiak HITZAra! Sari ederrak lortzeko aukera izango duzu! Argazkiak bidaltzen dituzuen pertsona guztien artean sari pila bat zozkatuko ditugu! Animatu eta parte hartu, oso erraza da eta!
– Donostiako MI TIERRA denda ekologikoko garaiko produktuen saski bat.
– ‘Mari Zipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi’ liburua, Errenteria-Oreretako Mirentxu liburu dendaren eskutik.
– MARIA JESUS ekoizlearen kontserba sorta bat.
– Korrika egiteko entzungailu batzuk, Errenteria-Oreretako UP DIGITAL informatika dendaren eskutik.
– Urola Kostako produktuz osatutako otar bat.
– HITZAko produktuen 4 sorta: kantinplorak, toailak, poltsak eta kamisetak.
Zuen argazkiak HITZA taldeko webguneetan jarriko ditugu. Lilatoiko zozketa hau Irutxuloko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Goierriko Hitza, Urola Kostako Hitza, Busturialdeko Hitza eta Oarsobidasoko Hitzak elkarlanean egin dugu.
Bidali zure argazkiak martxoaren 9a baino lehen lilatoia@hitza.eus postara. Zure izen-abizenak, telefono zenbakia eta herria ere zehaztu, mesedez!
Zorte on!
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea