Denboraldi berriaren nondik norakoak aurkeztuko ditu klubak, ostiralean, Lugaritz kultur etxean.
Donosti Berriko txirrindulariak. (Argazkia: Donosti Berri)
Iaz estreinekoz egin zuen moduan, Donosti Berri Txirrindulari Eskolak taldearen aurkezpen irekia egingo du, aurten ere. Harrobia nola lantzen ari diren jakinarazi nahi du klubak, eta babesle berria ere aurkeztuko du: Construcciones Victor Alvaro – Silamen. Hala, euskal errepideetan arituko diren elkarteko txirrindulariak ezagutaraziko dituzte. Aurkezpena ostiralean izango da, Antiguako Lugaritz kultur etxean, 19:00etan.
Txirrindularien jantzi berriak jada aurkeztu zituzten. Arnasa elkartearen izena ere eramango dute aurten txirrindulariek. Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea da Arnasa, eta gaixoen bizitza kalitatea hobetzeko lanean dihardu.
Egun, Donostian dagoen txirrindularitza eskola bakarra da Donosti Berri. Benjaminetatik jubeniletara 35 txirrindulari ditu.