Jasotzen ari diren babesa eskertu dute uliatarrek
Bideo honen bitartez uliatarrek eskerrak eman nahi dizkie mintegiak eta bertan garatzen ari diren proiektua babesteko elkartasuna eta babesa adierazi dieten elkarte eta herritarrei. 3.000 sinaduratik gora jaso dituzte Change.org plataformaren bitartez, eta beste hainbat eskuorritan.
Bideoan ostegun arratsaldeetan egiten duten Txiki-Foxes jarduera ageri da. Jolas eta eskulanen bitartez, natur gunea ezagutu eta ingurumena errespetatzen irakasten zaie txikienei.
Hirigintza proiektu bat abian izan arren, Uliako mintegietako jarduerak ez du etenik. Parkea ezagutarazi eta bertako ondare natural nahiz arkitektonikoa bistaratzeko lanean dihardute Ulia auzo elkarteko kideek, eta baita Uliako Lore Baratzak proiektuko kideek ere.
Larunbatean, esaterako, bertako landareetatik haziak lortzeko tailerra egingo dute, Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean. 10:00etan hasiko da ikastaroa.
Ur-biltegietako bisita gidatuak, auzolanak, eta haurrentzako jarduerak ere egutegiko jarduera finkoak dira.
Erlazionatutako edukiaUliako parkea bizirik dagoela aldarrikatu dute