'Ariñau' izena du Niña Coyote eta Chico Tornadoren single berriak
Donostiako bikotearen 'Eate' diskoaren aurrerapena sarean entzun daiteke jada.
Koldo Soret eta Usua de La Fuente disko berriaren aurkezpen biran murgilduko dira asteburuan, Madrilen hasiko dira igandean. Niña Coyote eta Chico Tornadoren lanak Eate izena du, eta jada sarean entzun daiteke singlea berria: Ariñau. Higain estudioetan grabatu dute Haritz Harreguy teknikoarekin. Kolaboratzaile bereziak izan dituzte argitalpen berrian: besteak beste, Belako taldeko Lore Nekaneren ahotsak entzun ahal izango dira diskoan. Donostian Stop War jaialdian izango dira zuzenean, martxoaren 25ean. Apirilaren 30ean Donostiara itzuliko dira zuzenean jotzera, Le Bukowskira.