Antiguako ikastetxeetako gaztetxoek parte hartuko dute aurten ere.
Antiguako gaztetxoek badute zer egin, ez aspertzeko. Izan ere, abian da aurten ere Lugaritz-
Ikertze Ipuin Lehiaketa. Antiguako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa da, eta izenak berak dioen moduan, ipuinak sortzean datza. Kontua da, urtero ilustratzaile batek egindako marrazkiak erabiltzen dituztela oinarri gisa, eta hortik abiatuta sortu behar izaten dituzte istorioak gaztetxoek. Aurten, Maite Gurrutxaga arduratu da marrazkiak sortzeaz, eta zuzenean ikus daitezke Lugaritz kultur etxean jarriko duten erakusketan, ekainaren 24a arte.
Lehiaketan parte hartuko duten haur guztiak izan daitezke epaimahaiko kide. Horretarako, euren ipuinak aurkezterakoan, euren nahia azaldu beharko dute. Ipuinek gehienez lau orriko luzera izango dute, eta tartean, marrazkiak edo irudiak txertatzea aholkatzen dute. Ipuinak bidaltzeko azken eguna apirilaren 29a izango da, eta sari banaketa ekainaren 3an egingo dute, Lugaritz kultur etxean, 17:30ean. Lehiaketaren oinarri guztiak
Ikertzeren webgunean topa daitezke.
Iaz,
Garazi San Sebastian izan zen irabazlea.