Axier Lopez, hitza hartzen. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Mozal Legea indargabetzeko eskatu dute hainbat lagunek, Easo plazan egindako elkarretaratze batean,
Adierazpen askatasuna lelopean.
Argia-ko kazetari Axier Lopez izan da bertan, hainbat kazetarik babestuta. Hain zuzen ere, Lopez zigortu berri du Espainiako Gobernuak, Mozal Legea aplikatuta. 601 euroko zigorra ezarri diote, Twitterren Naroa Ariznabarretaren atxiloketaren uneko argazkia sareratzeagatik.
Lopezek,
Argia-ko lan taldearen izenean, idatzi bat irakurri du elkarretaratzean. Herritarrei eta kazetariei dei egin die, orain arte eman den “erantzun kolektiboa” babes dezaten. “Isuna ez da alde okerrena, logika murritzailea eta beldurra baizik”, esan du. “Beldurrik gabe” informatzen jarraitzeko deia ere egin du: “Jarrai dezagun informatzen, inori baimenik eskatu gabe”. Mozal Legeak ez duela hankarik eta ez bururik nabarmendu du: “Nola izango da delitu gure begien aurrean gertatzen denaz informatzea”.