"Gaikako bilketarekin erraustegiaren aurkako borroka irabaziko genuke"
Onkologikoa eta Foru Aldundia lotuko dituen giza katea egingo dute maiatzaren 29an. Horretarako 5.000 pertsona behar dituzte, eta lortuko dutela uste dute, Beldarrainen esanetan, “Zubieta eta inguruko herriez gain, errauste plantak jendarte osoari” eragiten baitio.
Datozen mobilizazioez eta erraustegiaren aurkako borrokaz luze aritu da Beldarrain IRUTXULOKO HITZArekin. Ostiraleko papereko edizioan argitaratuko da elkarrizketa osoa.
Urte asko daramatza Errausketaren Aurkako Mugimenduak errausketaren eta errauste plantaren aurka borrokan. Orain berriro auzia mahai gainean dago, Zubietako proiektua abian da berriro, eta eraikitze lanak urte amaierarako hasi nahi dituztela ere esan dute agintariek.
Erraustegiaren aurkako mugimenduak ez du atzera egin egoeraren aurrean; areago, gogotsu daude, eta jendearen kontzientziazio lanean dihardute etengabe. Juan Mari Beldarrain mugimenduko kidea da, eta ondo ezagutzen du borroka. Zaborren gaikako bilketak errauste plantaren “zentzugabetasuna” agerian utziko lukeela uste du: “Gaikako bilketarekin eurraustegiaren aurkako borroka irabaziko litzateke”.
Gainera, zaborren bilketaz herritarrei galdetzen zaien moduan, hondakinak deusezteko moduaz galdetzea ere zilegi litzatekeela uste du, erreferendum bat eginez, esaterako.
Bestalde, errausketak osasunean eragin ditzakeen ondorioekin ere kezkatuta azaldu da.
Joan den larunbatean Gipuzkoako Foru Aldundiaren parean erraustegiaren aurkako hurrengo mobilizazioa iragarri zuten: