Presoen eskubideak aldarrikatu ditu kulturgintzak
Donostiako kulturgintzako hainbat lagun euskal presoen eskubideen alde aritu dira, Sarek deitutako egun bereziaren harira. Hain zuzen ere, Hartu trena leloarekin, kulturgintzako bagoia osatu dute hainbat herritarrek, beti ere euskal presoen giza eskubideak aldarrikatzeko. Horrela, hainbat jarduera egin dituzte larunbatean zehar: kantu bazkaria, musika, bertsolaritza, marrazkigintza, dantza, bakarrizketa saioa… Kresala elkartea, Rekalde eta Belea tabernak eta Zuloaga eta Konstituzio plazak izan dira aukeratutako guneak ekitaldiak gauzatzeko.