Parte Zaharrean auzo baratza bat egin dute
Espazio autogestionatuen aldarrikapena egin du Urgullpeko Gazteak auzoko gazte asanbladak.
Lurra jorratuz, auzoa loratu lelopean, baratza bat egin dute Parte Zaharrean, Trinitate plazako lursail batean. Erabiltzen ez den lurra berreskuratu eta auzolanaren bidez auzotarrentzako gune bat sortu dutela adierazi du Urgullpeko Gazteak auzoko gazte asanbladak. EzDuguNon dinamikaren barruko egitasmo bat dela azaldu dute, kapitalismoak eta turismoak eragindako hainbat egoera salatzeko, eta espazio autogestionatuak aldarrikatzeko: “Argi dugu Europako Kultur Hiriburutza honetan ez dugula tokirik, baina benetako kulturaren baratzan hazi guztientzako dago tokia”, adierazi dute Twitter bidez.
Larunbatean hasi ziren auzo baratza egiten. Jakoba Errekondoren Bizi Baratzea liburuaren aurkezpenaren ondoren ekin zioten auzolanari. Jada tomateak, letxugak, tipulinak, patatak, piperrak eta perrexila landatu dituzte. Espazio autogestionatuak aldarrikatzeaz gain, nekazaritza kultura ere sustatu nahi dute, auzo giroa bultzatu. Arratsaldero auzolana egiteko geratu dira bertan, Trinitate plazan.
Auzo baratza egiten ari dira Trinitate plazan

Auzo baratzea, deseginda
auzo baratzea
auzo-baratza-parte-zaharra-2
urgullpeko gazteak
Baratzea
Baratzea
Baratzea
Baratzea
Baratzea