Trinitate plazako auzo baratzea kendu dute
auzo baratzea bat abiatu zuten Trinitate plazan, utzita zegoen lursail batean, eta lau egunez, auzolanean aritu dira. Erabiltzen ez den lurra berreskuratu eta auzolanaren bidez auzotarrentzako gune bat sortzea zuten helburu. Espazio autogestionatuak aldarrikatzeaz gain, nekazaritza kultura ere sustatu nahi zuten, auzo giroa bultzatu.
Gaur goizean, udalaren garbiketa zerbitzuek eta udaltzainek Trinitate plazako auzo baratzea desegin dute. Parte Zaharreko Urgullpeko Gazteak gazte asanbladak salatu dute gertatutakoa, sare sozialen bidez: “Denon artean eraiki dugun baratzea da, autogestioaren bidean, baina badirudi Donostia kultur hiriburu den honetan baratzek ere ez dutela tokirik, molestatu egiten dutela”.
Joan den asteburuan, EzDuguNon dinamikaren barruan