Loiolako auzo elkarteak salatu egin du 'Puente de Alfonso XIII' izena zintzilikatu izana.
Zubiaren egungo itxura. (Argazkia: Urumea ibaia auzo elkartea)
Loiolako
Urdintzuko zubia berrizendatu dute militarrek. Berriro ere
Puente de Alfonso XIII dioten plaka ez ofizialak jarri dituzte, zubiaren alde banatan. Loiolako Urumea ibaia auzo elkartea haserre agertu da gertatutakoarekin, eta Donostiako Udalari konponbide bat lortzeko eskatu dio: “Errespetu faltatzat jotzen dugu gertakari hau, eta udalari eskatu nahi diogu lehenbailehen plaka hauek kendu ditzan”.
Urumea zeharkatzen du Urdintzuko zubiak, eta auzoa kuartelarekin lotzen du. Urdintzuko zubia da zubiaren berezko izena, hala dago erregistratua kale izendegian, 1998tik. Izen hori, ordea, ez da militarreen gogokoa, eta
ez da izena aldatzen dioten lehen aldia. Plaka bat agertu zen zubiko farola batean itsatsita, iazko urrian.
Puente de Alfonso XIII zioen plakak, orain jarri dituztenetan bezala, eta Espainiako harmarria zuen marraztua. Auzotarrek udalera jo zuten, eta plaka hura kentzea lortu zuten. Oraingoan ere hala izatea espero dute.
Zubi zibila
Garai batean han zegoen etxe bati zor dio izena Urdintzuko zubiak. Zubi zibil bat da, baina kuartelerako sarbidea denez, militarrek okupatua daukate. 1926. urtean inauguratu zuen zubia Alfontso XIII.a erregeak, bere ama Maria Kristinarekin eta Primo Rivera diktadorearekin batera. Ziur asko horregatik jarri zioten militarrek Alfonso XIII izena.