'KonParte' du izena jarduerak, eta hilean behin auzotar batek bere ezagutza eta abileziak transmititzea nahi dute.
Javi Santosen aurkezpena. (Argazkia: Loiolako Erriberako Auzo Elkartea)
Loiolako Erriberan ezagutza elkarbanatzeko egitasmo bat abiatu dute:
‘KonParte’. Hilean behin auzotar batek gainerakoei bere ezagutza eta abileziak transmititzean datza.
Javier Santos, ingeniari industriala eta TECNUN-eko irakaslea izan zen lehenengo hizlaria; aurkezpenak egiteko teknikak erakutsi zituen bertan.
Hurrengoa maiatzaren 19an egingo dute arratsaldeko 20:00etan.
Gipuzkoa Basquet Klubeko-ko Jordi Grimau jokalaria eta Lolo Encinas entrenatzailearen laguntzailea kirolaz arituko dira.