Euriak ez du Morlansko jai giroa zapuztu
Atzo piztu zuten faroltxoa Morlansen, eta faroltxoarekin batera abiatu dira hiriko lehen jaiak. Ez dute urtetako ibilbiderik eta ez dira jendetsuenak, baina Morlansko plazan elkartzen diren herritarrek ederki pasatzen dute.
Koloredun kamixeta eta zapi horia soinean jantzita harrapatu ditu IRUTXULOKO HITZAk auzotarrak. Patatak errioxar erara prestatzen batzuk eta jolas guneetan txikienak.
Bihar amaituko dira auzoko jaiak. Plaza dantzak eta sagardo dastaketa egingo dute eguerdian. Arratsaldeko 16:00etan, berriz, haur jolasak eta lindy hop emanaldia.