Talde ekologistek aurrez ere salatu zuten Mercadonaren proiektuko obrak "eremuz kanpo" eta "legez kanpo" egiten ari zirela.
Obrak egiten ari diren ingurua. (Argazkia: Haritzalde)
Mercadonaren betelanerako
udalak emandako baimena ilegala dela salatu dute ekologista eta bizilagun elkarteek. Maiatzaren 12an Mercadonaren proiektuko obrak hilabete baino gehiagoan “
eremuz kanpo” eta “legez kanpo” egiten ari zirela salatu zuten.
Salaketa publiko egin ostean, “azkar eta presaka” udalak, “Eusko Jaurlaritzaren baimen bat” zegoela eta “obra baimentzen zuen txosten tekniko bat” egin zituztela esan zuen. Adierazpen horiek gezurtatu nahi izan dituzte Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde elkarteek. Izan ere, hauen hitzetan,
obrak arautzeko aginpide bakarra udaletxeak du eta, gainera, adierazpen hauek egin zituztenean txosten teknikoa oraindik egiteko zegoela salatu dute.
Azken baimen hau ere ilegala dela azaldu dute, eta berrikusteko errekurtsoak jarri dituzte. Talde ekologistek
“erantzukizunak egon daitezen eta deliturik dagoen aztertu dezaten” nahi dute.