Jaietan murgilduta dabiltza Bidebietan, Txanpontxoak ospatzen
Ostegunean hasi ziren Txanpontxo jaiak eta astelehenean amaituko dira.
rap bat hain zuzene ere.
Aurten baina, egon da berezitasunik. Lehenengo aldiz ospatu zuten Txanpontxo eguna apirilean, jaiak iragartzeko eta dirua biltzeko asmoz. Izan ere, hiriko jai batzorde guztiek diru laguntzak eskatu behar izaten dituzte urtero, data zehatz batean. Aurten, baina, deialdia hilabete batzuk lehenago egin zuten, eta lau auzok ez zuten jakinarazpena “egoki” jaso; Bidebieta, tartean. Egoera salatzeko prentsaurrekoa egin dute.
Giro ederrean ari dira larunbata ospatzen Bidebietan. Jaietan blai dabiltza; ostegunean eman zioten hasiera Txanpontxo jaiei eta astelehenera arte egongo dira festetetan.
Eguna ederki ospatu dute larunbatez auzoan: besteak beste, tortilla lehiaketa, erraldoi eta buruhandiak, jolasak, kantuak, bertso bazkaria, danborrada eta musika. Dultzaineroak, trikittilariak, abeslariak, bertsolariak, denak zebiltzan gaur Bidebietako kaleetan.
Aurtengo Txanpontxo jaietako abestia ere egin dute zenbait auzotarren artean,