Auzolanean berreskuratu dute Txanpueneko iturria
XIX. mendeko iturria zaharberritu eta Amarako berdegunea ezagutzera gerturatu dira ehun lagun inguru.
IRUTXULOKO HITZAk Txanpuene baserria eta iturri zaharrari buruzko erreportaje zabala argitaratu du azken astekarian. Baserriko maizter Iñigo Etxabe elkarrizketatu du, eta gune historiko honen garrantzia azpimarratu du.
Amarako Txanpuene baserriak gordetzen duen altxor ezezagun bat ezagutu dute gaur hainbat herritarrek. Orain arte ia ezkutuan egon den XIX. mendeko iturri bat berreskuratu dute gaur auzolanean. Gainera, Amara gaineko berdegune ederra ezagutu ahal izan dute bertako bisita gidatuetan parte hartu dutenak. Ehun herritar inguru joan dira Txanpuene baserrira, gehienak Amara auzotarrak.