Gipuzkoa Zutik mugimenduak mobilizazioa deitu du 18:30etan Bulebarretik eta ondoren asanblada Gipuzkoa plazan.

Gipuzkoa plazako gunea hustu dute udaltzainek eta Bulebarreko kioskoa hartu dute
Erraustegiaren eta egungo sistema politiko-ekonomikoaren aurka
Gipuzkoa plazan kanpatuta zeudenak bota dituzte udaltzainek eta ertzainek. Dena den, borroka ez dela bukatu eta ez doazela etxera jakinarazi dute.
Gipuzkoa plaza hustu ostean
bulebarreko kioskoa “okupatu” dutela jakinarazi dute: “plaza bat hustu duzuela? Ados. Beste batera joango gara. Lekua ez da helburua”. Mobilizazioa deitu dute arratsaldeko 18:30etan Bulebarretik eta ondoren asanblada Gipuzkoa plazan.
Ehun lagun inguruk pasa dute hirugarren gaua Gipuzkoa Plazan erraustegia eta egungo eredu politiko-ekonomikoa salatzeko.
Erraustegiaren aurkako mobilizazioen
jarraipena egiten ari da IRUTXULOKO HITZA.