37 urte dira Poliziak nuklearren kontrako protesta batean hil zuenetik.
Eguzkik Gladys del Estali egindako omenaldi bat, plaka jarri zutenekoa.
Nuklearren kontrako protesta batean Poliziak hil zuen Gladys del Estal Tuteran (Nafarroa), orain dela 37 urte, 1979ko ekainaren 3an. Gladys del Estal militante ekologistak 23 urte zituen, eta Egian bizi zen. AEBetako zentral nuklear batean gertatutako istripuaren ondoren, energia nuklearraren kontrako nazioarteko egunean parte hartzeko deia egin zuten, eta mobilizazio hartan hil zuten Egiako bizilaguna.
Eguzkik omenaldia egingo dio igandean, Donostian, Egiako parkean. Eguerdian, egingo diote omenaldia, Gladys del Estalen omenezko monolitoa jarrita dagoen lekuan. Parkeko ate nagusian elkartuko dira 12:00etan, eta erromeria giroan igoko dira oroitarriraino.
Eguzkik adierazi du Gladys del Estalen heriotzaren urtemuga ez dela ez dela oharkabean pasako: “Gladys oroitzen dugu gure laguna zelako, eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahazterik ez dugulako, baina baita ere Gladys zorigaiztoko egun hartan Tuterara eraman zuten arrazoiak bizirik daudelako gaur egungo borroka ekologistan”. Erraustegia, metroa, Egiako bidea mzelaitzeko kenduko dituzten zuhaitzak eta Añorgako harrobian egiten ari diren lanak aiatu dituzte, besteak beste.
Gladys del Estal ofizialki biktima gisa aitortzeko aukera ere aztertuko dute. Euskao Jaurlaritzak 1978 eta 1999 bitartean “legez kanpoko kontraterrorismoek” eragindako biktimei ordaina emateko legea abian jarriko duela eta. Orain arte ukatutako aitortza jaso dezakeen biktimetako bat izan daiteke, Jonan Fernandez bizikidetzako idazkari nagusiaren arabera. “Aitortza ofiziala iristen bada, ondo; baina bitartean, egongo da Gladys gogoratuko eta aitortuko duenik.