2.000 donostiar inguruk parte hartu dute Gure Esku Dagoren herri galdeketan
Erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa egin du Gure Esku Dago dinamikak, igande goizean. Bulebarra festa giroaz bete da, eta 2.000 donostiar inguruk eman dute euren botoa, galdera hau erantzunez: “Donostian erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa bat antolatzearen alde zaude?”. Botoa eman ahal izateko nahikoa izan zen hirian erroldatua egotea, eta nortasun agiria erakustea. Galdeketaren aitzakian, jaia izan da nagusia, eta Egan taldearen musikarekin ederki pasa dute goiza, bertaratutakoek.
Euskal Herriaren independentziari buruzko lehen herri galdeketa Etxarri Anaratzen egin zuten, 2014an, eta, gaur galdeketa egin dute Goierrin, Debagoienan eta Azpeitian. Testuinguru horretan, Donostiak ere berea egin nahi izan du, eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du.