Bulebarrean kanpatu du Gipuzkoa Zutik mugimenduak
Gipuzkoa plazara sartzeko ahalegina egin ondoren Bulebarrera bueltatzea erabaki dute.
Bulebarra hartu dute Gipuzkoa Zutikeko kideek. Ordu gutxira udaltzaingoa agertu da berriz, eta “modu bortitzean materiala hautsi” dutela salatu dute.
Mobilizazioa deitu dute arratsaldeko 19:00etan eta asanbladan Gipuzkoa plazara bueltatzea erabaki dute. Ertzaintza bidea ixten ari zela eta, dantzan eta kantuan erantzun dute bertaratutakoek. Azkenik, Bulebarrera bueltatzea erabaki dute. Salatu dutenez lagun bat eraman du Ertzaintzak.
Portuaren pribatizazioaren aurka
Goiza mugitua izan bada ere, “normaltasunez” jarraitu dute eguneko egitarauarekin. Movistarreko langile baten hitzaldia egon da lehenengo, eta portuaren pribatizazioaren aurkako ekintza egin dute ondoren, Portua denona da. Pribatizaziorik ez lemapean.
Hainbat lagunek uretara salto egin dute.
Erraustegiaren aurkako mobilizazioen jarraipena egiten ari da IRUTXULOKO HITZA.
Bulebarrean kanpatu du Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Goizean udaltzaingoak Gipuzkoa plaza hustu du Ertzaintzaren laguntzaz, eta
Erlazionatutako edukiaBulebarreko kioskoa hustu du udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzaz