Bulebarreko kioskoa hustu du udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzaz
Gipuzkoa plaza hustu ostean bulebarreko kioskoa hartu dute.
“indartsua” eta gero astelehen goizean Gipuzkoa plaza hustu dute udaltzainek Ertzaintzaren laguntzaz.
Goizeko 09:00ak aldera azaldu dira polizia autonomikoa eta udaltzaingoa eta bertan gaua pasa dutenei materiala handik kentzeko eskatu diete. Ondorioz, Bulebarrera mugitzea erabaki dute: “Mugitzen den ideia gara”.
Gazte bat identifikatu du Ertzaintzat argazki bat ateratzeagatik eta denbora gutxira utzi du aske.
Gipuzkoa plaza hartu dute orain eta bertan erabakiko dute zer egin aurrerantzean.
Larunbatean jai-giroko manifestazioa egin ondoren, igandeko asanblada nagusian kanpaldiarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten.
Erraustegiaren aurkako mobilizazioen jarraipena egiten ari da IRUTXULOKO HITZA.
Gipuzkoa plaza hustu ostean Bulebarreko kioskoa hartu dute Gipuzkoa Zutikeko kideek goizean. Ordu gutxira, udaltzaingoak kioskoa ere hustu egin du Ertzaintzaren laguntzaz.
Bulebarrean zeuden lagunek salatu dutenez modu “oso zakarrean bota eta hautsi” dute materiala. Dagoeneko alde egin dute udaltzainek eta ertzainek.
Arratsaldeko 19:00etan deitu dute asanblada nagusia Bulebarrean.
Asteburu
Erlazionatutako edukiaAstebururako egitarau "indartsua" iragarri du Gipuzkoa Zutikek