Ertzaintza eta udaltzaingoa, Bulebarrean. (Argazkia: Lander Arbelaitz)
Udaltzaingoa eta Ertzaintza Bulebarrera joan dira, eta bertan kanpatuta zeuden Gipuzkoa Zutik-eko kideei kanping dendak jasotzeko esan diete. Bertan zeuden kideak identifikatu egin dituzte, eta kanping dendak kendu dizkiete. FCCko kamioian sartu dituzte dendak eta eraman egin dituzte udaltzainek. Pertsona bat atxilotu egin dute.
Gaur hamazazpigarren gaua pasa dute Gipuzkoa Zutik-eko kideek.
IRUTXULOKO HITZA Gipuzkoa Zutik dinamikaren mobilizazioa jarraitzen ari da.