San Telmo Museoko '1516-2016. Bake-itunak' erakusketaren inaugurazioan izango dira.
Espainiako errege-erreginak.
Donostia 2016 kultur hiriburutzaren proiektu garrantzitsuenetako bat da ‘1516-2016. Bake-itunak’ erakusketa. Arteak eta zuzenbideak XVI. mendetik gaur arte bake akordioak nola jaso dituzten erakusten du. Ostiralean (hilaren 17an) inauguratuko dute San Telmo Museoan, eta bisita instituzionalera gonbidatu dituzte Espainiako errege-erreginak.
Felipe VI.a errege izendatu zutenetik Donostiara egingo duen lehen bisita izango da ostiralekoa. Letizia Ortiz erregina 2014koo irailean izan zen Donostian, minbiziaren ikerkuntzarako sari ekitaldi batean.
Sare sozialetan errege-erreginen bisitaren aurkako protesta iragarri dute. San Telmo Museoaren kanpoan kontzentrazioa egingo dute 11:00etan,
Monarkia Kanpora! lelopean.