Dantza ikasleek badute gune berria
Udal Musika eta Dantza Eskolak eraikin berria zabaldu du.
Eraikin berria inauguratu du Udal Musika eta Dantza Eskolak, eta 1.000 metro koadro baino gehiago ditu. Bereziki dantza ikasleentzako gunea da, eta lau entsegu gelatan banatua dago. Tabakaleraren ondoan dago egoitza berria, Atotxako beste eraikinetik gertu. Bi urteko lanen ostean, gaur inauguratu dute eraikin berria, eta milioi bat euro inguruko gastua izan du. Momentuz, 350 ikaslerentzako egokitu dutela aipatu du Eneko Goia alkateak, baina 500 ikasletara iristea espero dutela gehitu du.