Donostiako Piratek Flamenkako musika egitaraua iragarri dute jada.
Willis Drummond taldea, Iruñeko sanferminetan emandako kontzertuan. (Argazkia: Jon Iraundegi)
Flamenka guneko kontzertuak iragarri dituzte
Aste Nagusi piratan Kaiko Flamenka gunean joko duten musika taldeen programa plazaratu dute jada. Lehen gau pirata, abuztuaren 13a, Trikidantz taldeak alaituko du berbena giroan. Abuztuaren 14an rock erritmoan jarriko ditu dantzan Gatibu taldeak. Abuztuaren 15an Motxila 21 taldeak abordatzean aurreko orduetan joko du. Abordatzea bukatzean, Itaca Band-ek hartuko du lekukoa. Gauean, El Hijo de la Marily, El nieto de la paparda eta Las Tea Party ariko dira Flamenka gunean. Abuztuaren 16an Donostiako Lauroba pop taldea eta Adrenalized hardcore taldea igoko dira agertoki nagusira, baita Joseba B. Lenoir Gang rock boskotea ere. Abuztuaren 17an hip hopa eta rapa ekarriko dituzte Glaukomak eta Bad Sound Systemek. Abuztuaren 18an, Liher eta Willis Drummond izango dira. Abuztuaren 19an, Fanfare Ciocarlia eta Tremenda Jauria. Azken egunean. punka Arkada Social eta Non Servium taldeekin. Hartu egitaraua, atera agenda eta hasi apuntatzen!
LARUNBATA, ABUZTUAK 13
-TRIKIDANTZ (23:05)
IGANDEA 14, ABUZTUAK 14
-GATIBU (23:05)
ASTELEHENA, ABUZTUAK 15
-MOCHILA 21 (15:00)
-ITACA BAND (20:00)
-EL HIJO DE LA MARILY ETA EL NIETO DE LA PAPARDA / LAS TEA PARTY (23:00)
ASTEARTEA, ABUZTUAK 16
-LAUROBA, JOSEBA B. LENOIR, ADRENALIZED (23:05)
ASTEAZKENA, ABUZTUAK 17
-GLAUKOMA, BAD SOUND SYSTEM (23:00)
OSTEGUNA, ABUZTUAK 18
-LIHER, WILLIS DRUMMOND (23:00)
OSTIRALA, ABUZTUAK 19
-FANFARE CIOCARLIA, TREMENDA JAURIA
LARUNBATA, ABUZTUAK 20
-ARKADA SOCIAL, NON SERVIUM (23:00)