Uliako mintegiak salbatzeko eskatu dute

‘Uliako mintegiak. Ezagutu, maitatu eta defendatu’ lelopean protesta egin dute gaur arratsaldean hainbat herritarrek. Uliako mintegien aldeko aldarrikapena eraman dute kalera, eta ozen entzun da Bretxatik udaletxera egin duten martxan.Udaletxearen aurrean parkearen aldeko adierazpena irakurri dute. Ondoren, lurra bota eta Uliako mintegietako landare batzuk landatu dituzte, euren protestaren sinbolo gisa, hiri berdeago bat baitute helburu. Bestelako hiri eredua nahi dutela aldarrikatu dute: “Bizi nahi dugun hiria eraikitzen goaz, inposatu nahi digutenaren aurrean, beti ere auzo mailatik eta guztion onurarako pentsatzen”.

Osteguneko udalbatzarrean emango diote behin betiko onarpena Uliako parkean 70 etxebizitza egin ahal izateko proiektuari. Gaur eguerdian Uliako parkea babesteko lau mila sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte udaletxean. “Gobernuen erantzun eta ordezkaritza ezaren aurrean, parkearen zainketa eta bizitzarekiko posizio aktiboa” mantenduko dutela nabarmendu nahi dute.

Iruzkin bat

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend