Zubietako herri jaiak hasiko dira asteburuan
Zubietarrak Santio jaietarako prest daude. Larunbat eguerdian hasiko dituzte herriko jaiak, mozorrotuta. jaietako zapi morea jantzita piztuko dute txupinazoa, eta uztailaren 31 arte jai giroan murgilduko dira herritarrak. Aurtengo berritasun nagusia ‘Hoi denk hoi habilidadia!’ erakustaldia da. Herritarren talentu erakustaldia izango da.
Ez dute aspertzeko astirik izango. Kontzertu asko egingo dituzte. Zubietan izango dira Tajon Prieto, lauroba, Gozategi eta Bi Zaldi taldeak, besteak beste. Egitarau osoa bildu du IRUTXULOKO HITZAk.
ZUBIETAKO JAIAK
Uztailak 23, larunbata (Mozorro eguna).
-12:00 Txupinazoa eta argazki herrikoi erraldoia.
-14:30 Herri bazkaria Zubietako Pilota Elkartearen eskutik. Ondoren, bingo herrikoia, Erraustegiaren Aurkako Zubietako taldearen eskutik.
-18:00 Eletropatxarangaren laguntzarekin poteo herrikoia.
-22:00 DJ Aros-ekin dantzaldia.
00:00 Tajon prieto y los Cuajalotes taldearen kontzertua. Ondoren, DJ Aros.
Uztailak 24, igandea (Jubilatuen eguna).
-9:30 Meza.
-11:30 Joko Garbi erakustaldia Errebote plazan.
-12:30 Emakumeen pala partida Errebote plazan: San Sebastian eta Arrillaga, Otaegi eta Erasunen aurka.
-14:00 Jubilatuen bazkaria Berazar jatetxean.
-17:30 ‘Hoi denk hoi, habilidadia’, herritarren talentu erakustaldia. Ondoren, buruhandiak.
-19:30 Sardina eta piper jatea.
-23:30 Bi Bala taldearen kontzertua. Ondoren, Laiotz taldearekin erromeria goizalderarte.
Uztailak 25, astelehena (Santio eguna)
-9:00etan Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
-10:30ean Meza Nagusia. Ondoren Hamaiketakoa eta soka dantza. Arratsaldean zehar Zubietako Herri Jaien 1963-2016 urte bitarteko egitarau erakustaldia Kaxkapen.
17:30ean Toka txapelketa. Jarraian, buruhandiak.
18:30 Patxi Ta Konpania taldearekin dantzaldia.
Uztailak 27, asteazkena (Oilasko biltzaile eguna)
06:00tan Oilasko biltzaileen irteera, trikitixa doinuekin alaituta.
14:30ean Oilasko biltzaileen iritsiera.
Uztailak 29, ostirala (Umeen eguna)
10:00etan Jolasen hasiera.
13:30ean Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00etan Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen. Ondoren, jolasen jarraipena. Jarraian, txokolate jana eta buruhandiak.
19:30ean Ur jolasak.
22:30ean Bertsolariak: Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.
Uztailak 30, larunbata (Gaupasa eguna)
– 12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak txosnan.
-16:00 Mus txapelketa.
-00:00 Kontzertuak: Lauroba eta Gozategi. Oihan Vega DJ.
Uztailak 31, igandea (San Inazio Eguna)
-09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
-09:30 Meza.
11:00 Errebote jokoaren azalpenak, Errebote Plazan.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea.
18:00 Gorritiren Showa. Ondoren, buruhandiak.
23:30 Azken urteetako jaien argazki erakustaldia, Errebote Plazan.
00:00 Herriko jaien amaiera Lekittoko Deabruen eskutik.