Mozorro egunarekin hasi dituzte jaiak Zubietan
Hasi dira Zubietako Santio jaiak! Eguerdian bota dute txupina, eta astebeteko egitarau luzeari aurre egiteko, bazkari herrikoi bat egin dute, frontoian. Aurretik, herri argazki erraldoia egin dute.
Mozorro eguna ospatzen dute gaur, eta halaxe azaldu dira guztiak herri bazkarira. Punkiak, pailazoak, guardia zibilak, lapurrak edo loretxoak, denetarik elkartu da Zubietako plazan. Jai girorik ez da faltako, baina aldarrikapenerako tarterik ere ez.
Izan ere, jaietan ere, errauste plantaren aurkako jarrera erakutsiko dute Zubietarrek.
Gaur hasi, eta San Inazio egunera arte luzatuko dute egitaraua: jubilatuen eguna, oilasko biltzaileen eguna, umeen eguna, gaupasa eguna… ondo pasa nahi duenak aitzakiarik ez du.
Erlazionatutako edukiaJaia eta aldarrikapena bateratuko dituzte